2010-05-11

Nire argazkiak Picasa-n

Nire umeei argazki batzuk atera nizkien herri txiki batetako jaietan, Foruko herrian hain zuzen.

Forua eta Muruetako guraso talde batek umeei euskal dantzak erakusteko urteko asteburu gehienak erabiltzen dituzte, umeak oso pozik joaten dira entsaioetara, eta larunbat eta igande askotan inguruko herrietara abiatzen dira erakustaldiak egitera.

Asko saitzen dira dena ondo irten dadin, hemen dituzue egin zituzten dantzetariko batzuk.