2010-05-29

HURRENGO LERROETAN ESKOLA ETA DANTZARI BURUZKO ALBISTE INTERESGARRIAK ESKEINI NAHI NIZKIZUEKE, ONDO IZAN!!!
Blog-ari buruzko sarreratxo bat entzun nahi baduzue,
animatu eta entzun!
Podomatic web tokian jarri dudan audioa entzutea baino ez daukazue!

Tutoriala, Nero programa grabaketa egiteko

Nire kide Eritz eta bion artean,
Nero programa nola erabili behar dugun,
grabaketa bat egin ahal izateko azaldu nahi dugu.
Horretarako, hurrengo lotura erabili baino ez daukazue,
tutoriala ikuskatzeko, lotura honen bitartez, lehenengo
Eritz-ek sortu duen bloga ikustera gonbidatzen zaituet
(bertan eskegi dugu tutoriala)

2010-05-26

WebQuest-ei buruzko informazioa

WebQuestak informazioa bilatzeko metodologia da non errekurtso gehienak Webetik ateratzen diren. Sistema hau Bernie Dodgek eta Tom Marchek, San Diego unibertsitateko irakasleak, 1995ean proposatu zuten. WebQuesta gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da. Esan bezala, errekurtsoak gehienbat internetetik ateratzen dira. Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da. Honetaz gain, metodologia honek badu benetako ebaluazioaren atal bat. Orri hauek irakasleek gero eta gehiago erabiltzen dituzte informazio erabileraren trebetasunak garatzen dituztelako. Modu honetan, nola jakin? UNESCOren helburuari erantzuten da, hau da, nola hezi hain informatizatuta den gaurko gizarte honetan. Halere, Internetek, errekurtso pedagogiko bezala, baditu zenbait oztopo informazioa bilatzean. Hain handia da eskuragarri dagoen informazioa zaila zaigula nahi duguna aurkitzea. Posible da, nahiz eta bilatzaile berbera erabiliz, gaur topatu dugun informazioa bihar ez aurkitzea, hegazkortasuna dela eta. Beste eragozpen bat da informazio ona eta txarra nola bereizi jakitea. WebQuestak horri guztiari argi pixka bat ekartzeko sortu dira. Inteneten dagoen informazioa bilatzaileen bitartez lortzen da (Google, Aurki, Bing, Alltheweb, Yahoo…) Baina ikerketak neketsuak eta etsipengarriak izan daitezke helburuak hasieratik ez badira ondo azaltzen eta zehazten.
Badakizue, behar baldin baduzue, erabili!

Bitakora ezberdinak

Gaiarekin jarraituz, hemen ikusi ahal dituzue
bi dantza taldek eraturiko blogak,
lehenengoa, Haizea dantza taldeak egin duen bloga da:

bigarrena, Gaurko Gazteak dantza taldeak egindakoa:

Bi blog hauetatik, ikastolan dantza orduetan erabili ahal izateko ideiak hartu ditzazkegu, eguneroko lanean erabiltzeko.

2010-05-13

Muruetako mapa

Ondorengo puntuan esaten dudan bezala, Muruetako eta Foruko herriak batu egin dira dantza talde txiki bat osatzeko.
Nire herria Murueta da eta mapan aurkitzeko helbidea emango dizuet:

ainarita8 map
Ezin izan dudanez Murueta herriko mapa egin, hona hemen beste kide batek eginikoa:

Murueta herria map

Gogoratu, Forua edo beste edozein toki mapan aurkitzeko herraminta eskura daukazuela.

2010-05-11

Nire argazkiak Picasa-n

Nire umeei argazki batzuk atera nizkien herri txiki batetako jaietan, Foruko herrian hain zuzen.

Forua eta Muruetako guraso talde batek umeei euskal dantzak erakusteko urteko asteburu gehienak erabiltzen dituzte, umeak oso pozik joaten dira entsaioetara, eta larunbat eta igande askotan inguruko herrietara abiatzen dira erakustaldiak egitera.

Asko saitzen dira dena ondo irten dadin, hemen dituzue egin zituzten dantzetariko batzuk.

EuskoArt aldizkaria

Dantzei buruzko informazioa interneten bilatzen nenbilela,
musika, zinea eta dantzaren inguruko EuskoaArt aldizkaria
aurkitu dut issuu web orrian.

Interesgarria iruditu zait aldizkaria!

2010-05-10

Dantza eta eskola, nire iritzia

Nire iritzia emateko, aurkezpen bat egin dut,
berau, slideshare web orrian aurki dezakezue,
bertan dantzak eskolan izan beharko lukeen tokia
azaldu nahi dut.

2010-05-08

Dantzari eguna, nire bideoa

Kaixo!
Euskaltube web orrian eskegi dut Dantzari egunean grabatu nuen bideo bat, bertan, Zinta Dantza ikusten da, nire gustokoena!
ZINTA DANTZA

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Dantzari eguna 2010 | Erabiltzailea: ainarita8

Euskal Folklorea: Gure dantzak


Folklorea da, zalantzarik gabe, gizarte bat ongien definitzen duen ekintza kulturala, eta dantza tradizionalak, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar gorde direnak, horren lekuko bikaina. Bertan, leinuen kulturako eta aurre-historiako ezaugarriez gain era guztietako eragin eta nahaste kulturalak ikus daitezke. Dantza tradizionala gizarte bizitza, bizitza erlijioso eta ludikoaren zati garrantzitsua izan da Euskal Herrian. Euskal dantza festa eta ospakizun orotan agertu izan da. Ezpata dantzak, paloteoak, gizon-dantzak, gizon eta emakumezkoenak, maskaradak, joko dantzak, prozesioetakoak... urrats eta keinu zaharrekin batera bals eta polka berriak tartekatzen dituzten dantzak. Hauetatik asko etenik gabe plazaratu dira azken 400 urteotan, festa edo ospakizun erlijioso ezberdinetan. Beste batzuk zaharragoak dira (XVIII-XIX) eta beste batzuk denboran galtzen zaizkigu. Euskal Herriko dantza tradizionaleko taldeak, aberastasun eta aniztasun folklorikoari dagokionez Europa mailan aberatsenetakoa de kultur ondare garrantzitsu hau gordetzen eta zabaltzen jarraitzen dute. Gure nahia, folklorea eskoletan ere irakastea litzateke, esan dugun bezala, gure kultura eta tradizioen zati garrantzitsua direlako. Informazio gehiagorako: http://www.euskaldantzarienbiltzarra.com

2010-04-21

Dantzei buruzko bideo zerrenda

Sarean informazio ugari dago,
hurrengo puntuetan eskoletan egiten diren
dantza ekintza ezberdinak, musika ezberdinak,
dantza talde batzuen argazkiak, etab.
jarri ditut nahi dituenak ikuskatzeko,
umeek oso ondo pasatzen dute dantzan!

Aurtzaka dantza taldea

Hemen entzun ditzazkegu abesti batzuk.


Harribil: Orioko dantza taldea

Hemen ikuskatu ditzakezue Harribil dantza taldearen argazki eder batzuk.

2010-04-20

Dantzen menu gorakaria

Euskal dantzekin erlazionaturiko web batzuk
aipatzen dizkizuet berton, begiratu!

2010-03-31

Bizkaiko dantzen taula

Agintariarena Arin Arin Banango
Binango Biribilketa Dantzari Dantza
Zintadantza Ezpata Joku Nagusia Ezpata joku Txikia
Fandango Gorulari Kaixarranka
Lanesostako Uztai Dantza Launango Lekeitioko Aurreskua
Mahai Gainekoa Makil Joku Soka Dantza
Txotxongilo Xemeingo Ezpata Dantza Zortzinango

2010-03-24

Mapa kontzeptuala

Oraingoan "Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna"ri buruz egindako mapa kontzeptuala ikus dezakegu.

Oinarrizko gaitasun guztiak ikuskatzeko (hau barne), Berritzegune Nagusiak idatzitako dokumentua zabal dezakegu.

2010-03-03

Umeentzako dantza errazak. adibidea ppt

Ikasi nahi duenak ideiak hartzeko,
umeekin ikasi ditzazkegun dantza errazak
aurkitu ditugu.

Patxi Montero munduko dantzei buruz hizketan


euskaltube.com audioak | Izenburua: Patxi Montero munduko dantzei buruz hizketan | Erabiltzailea: dantzancom

Tokia ikusi nahi ezkero, euskaltube.